XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldizka, 3 eta 5 urteko tartez leundu eta argizaria emanerazi ezazu makinaz eta oso ondo geldituko zaizu.

Ez erabil ez klorhidriko azidorik (agua fuerte) ez urratzen duen materialik; junturak hondatzen bait dituzte eta materialaren azal leundua arrastoz betetzen bait da.

b.3. Marmolak eta harri naturalak Terrazoaren antzera zaindu behar dira, azken finean haren osagai nagusiak hauetxek bait dira.

Askotan pitzatu-itxura izaten dute marmolezko piezek, baina bere sojak besterik ez dira izaten eta hori ezinbestekoa da material natural batean.

b.4.Zeramika eta Gresa Material zeramikoak era askotakoak izaten dira baina denek antzeko ezaugarriak dituzte.

Beiraztatu eta berniztatu gabeko zeramikak estalki eta zabaltzetan bakarrik erabiltzen dira edota baserrigiroa lortu nahi den etxeetan.

Barneetan eta zabaltzetan ohizkoagoak izaten dira zeramika eta erdigres beiraztatuak.

Hauek erraz ezagutuko dituzu kolore eta distira bereziagatik.

Beiraztatu gabeko kanpoaldeetako zeramikak ez dute zaindu beharrik, ezin bait daitezke leundu edo distirarazi.

Xaboi-urez garbitzea aski da eta kanpoaldetan uraren kontrako junturak zaintzea.